“Goiko Ega” azpikomarka geografikoan
kokatzen da, “Tierra Estella” komarka nafarraren
barnean. 12 km karratu-ko hedadura dauka. Gora-beheratsua
da erliebea. 600 metroetatik (Ega ibaiaren depresioan) 914
metroetara (Peña Otxandan).
Bere herrigunea mendia eta bailara artean
kokatuta dago, Kodes Mendizerraren atala den Sierra Txikita-ren
maldan, Ega bailarari begira.
Iparraldean, Arabako Mendialdearekin egiten
du muga, berehala Izki parke naturala hasten dela. Ekialdean,
Genevilla (Uxanurri/ Uxanabila) herriarekin. Hegoaldean, Aguilar
bailararekin. Eta mendebaldean Marañón herriarekin.
Iristeko
Errepide komarkal batek, 4 kilometrotara dagoen
Santa Cruz de Campezo altueran, NA-132-A (Lizarra-Gazteiz)
errepidearekin lotzen du.