|
Populazioa
Udalerriaren populazioa kontzentratuta dago.
Biztanleak nukleo bakar batean biltzen dira mendia eta bailara
artean. 100 biztanle inguru dira.
Eboluzioa
Eboluzio
demografikoa, XX. men-deko lehenengo erdian, hazkera progre-sibokoa
izan zen, 30. hamarkadan gertatu zen populazio galera salbu-etsita.
Bigarren erdian, populazioaren beheraldia etengabekoa izan
zen, 1960 eta 1970aren artean nabariagoa. ( Tarte honetan,
hamarkadaren hasi-eran zituen biztanleen % 33,91 galdu zuen.)
Garaiotan, beherantz doa populazioa. Dena
dela, egoitza tinkoaz hitz egiten dugu. Izan ere, asteburu
eta oporretan, gora egiten du oso nabarmen populazioak. Ekimen
sozial eta kultural ugariren ardatza dela herria.
Nekazaritza, abelazkuntza eta industria
Kabredok, nekazal-produkzioa du batez ere.
Lurgintzako landareak bailararen hondotik hedatzen dira. Zerealak
(garia eta gagagarra), tabakoa, patatak eta ekiloreak lantzen
dituzte batez ere. Baita ere, gutxiago eta soilik etxean kontsumitzeko,
baratzeko produktuak eta zenbait zuhaitz frutala.
Abelazkuntza,
progresiboki desa-gertu egin da azken urteotan. Behiak, idiak,
zaldiak, ahateak, ardiak eta txerriak desagertu ondoren, desa-gertzen
azkenak ahuntzak izan ziren. Badira 20 urte inguru. Iadanik
oilo eta untxi batzuk besterik ez da geratzen.
Baina ahuntzen oroimenak pisu handia dauka
oraindik. Ez da gutxi-agorako. Izan ere, herriari izena ema-teaz
gain, eguneko zikloaren erritmoa markatzen zuten: goizean
goiz esna-razten gintuzten, taldean alde egiten zutenean,
tulun-tulun. Eta ilunabarrean, berriz, bueltatzen zirenean,
bakoitza bere etxera sartzen, eguna amaitzen zihoala adierazten
ziguten.
Industriak ere badu presentzia haragi eta
hestebete fabrika bitan: “Embutidos Luis Sancho”
eta “Viuda de Corres”. Urdaiazpiko eta txorizoak
dira nabari.
|