Historia
Cabredo, apelatibo lokatibo moduan, XII.
mendetik aurrera ageri da dokumentuetan. San Pedro auzoa azaltzen
zen bere lurraldean.
Carlos III.ak osatu zuen “Principado
de Viana” zelakoaren parte izan zen Cabredo. 1423. urtean
osatu zuen printzerri hau, bere iloba zen D. Carlosi emateko.
Errege hau hil ondoren, Aragoiko Juan II.ak Gaztelako erregeen
kontra etengabe egindako gerren zurrunbiloan ibili zen Cabredo.
1430. urtean Gaztelakoek hartuta eta nafarrek berreskuratua
izan zen.
1757. urtean, Nafarroako gorteek, zuhaitzak
landatu eta babesteko ezarri zuten zatiketa administratiboan,
Aguilarreko bailaran sartu zuten Cabredo. XIX. mende hasiera
arte izan zen honen barruan. Une honetan, 1822.eko erreformak
zirela eta, Arabaren parte izatera pasatu zen. Baina 1823an,
Antzinako Erregimena berriro indarrean jartzearekin, Nafarrora
bueltatu zen. 1841ean Arabakoa izan zen berriro. Baina, orduan,
agintaritza erregional eta lokalen protestek berriro eta betirako
Nafarra izatera pasatzea lortu zuten, eta 1845ean udalerri
independientea izango zen.
Artea eta arkitektura
Artearen arloan, garrantzi handiko eskultura tailer bat izan
zen Cabredon XVI. mendean. San Pedro auzoan jaio zen Pedro
Gonzalez de San Pedro izan zuen zuzendari. Egindakoaren adierazgarri
bat Santiago el Mayor elizan dugu. Eliza honen estiloa gotiko
berantkorra da. Harlanezkoa, XVI. eta XVII. mendeen artean
eraiki zuten.
Badira ere hiru eliz-txiki: bi herriaren
barnean, eta bestea baseliza. Herriaren barnean, Santo Cristo-ren
eliz-txikian, Cristo espresibista baten irudia dugu. Bestean,
herrian jaio zen San Simeón-en irudia. Baselizan, Carrascal-eko
Birginaren elizan, XVI.eko eraikinaren hondarrak mantentzen
dira.
Arkitektura zibilean, aintzinako harrizko
eraikinak dira ia denak, XVI.eko harlanezkoak ugari direla.
Batzuek, XVI. eta XVIII. mendeen bitarteko hainbat harmarri
dute.
Herriko jaiak, San Simeón eta San
Gil santuen ohorean ospatzen dira, irailaren 3. asteburuan.
|