Cabredo
C a s t e l l a n o
E u s k a r a
Sarrera
Kokapena
Geografia
Populazioa
Historia
Irudiak

 

Geografia

 

 

 

Sierra Txikita  (atzean Ioar (1418 m) ) IKUSI HANDIAGOA Kodes mendizerraren iparmen-debaldeko muturrean kokatzen da Cabredo, Ioar-en itzalpean esnatzen dela. Eta Goiko Ega-ren kubeta tektonikoaren parte da.

Erliebe gorabeheratsua duelarik, kota altuenak Sierra Txikitan (800 m) eta Peña Otxandan (914 m) aurkitzen ditugu. Baxuenak, berriz, 600 m inguru, Ega ibaiaren depresioan. Eta berriro egiten du gora, bailararen bestaldean, 700-800 metrotaraino.

Mendi-lurrak kaliza eta kalkarenitak dira. Mendi eta haitz hauetatik, baita mugan duen Lapoblación haitzatik ere, urte osoan zehar, lurpetik, ugari jaisten da ura. Ega ibaira, herriko iturri eta etxeetara eta edonongo itur naturaletara iristen delarik.

Pago arteko bidea  IKUSI HANDIAGOA Jarraituak diren Cantabria eta Kodes mendizerrek egiten duten barrera dela eta, lurralde hau mundu atlantiko eta mediterraneoaren arteko muga biogeografikoa da, eta bion eragina ezagutzen du, beraz. Hau dela eta, klima aniztasuna azaltzen du, alde desberdinen arabera. Eta, ondorioz, biologikoki aberastasun handia.

Alde batetik, landare aniztasun handia dugu. Besteak beste, haritza, pagoa, artea, ezpela, iratxea, goroldioa eta elorri-beltzaren presentzia da nabari.

Eta klima eta landare aniztasuna bada, fauna aniztasuna ere topatuko dugu: apoak, igelak, sugegorriak, arranoak, saiak, kukuak, hontzak, mozoiloak, saguzaharrak, galeperrak, usoak, urtxintxak, azeriak, basurdeak, orkatzak, katajinetak, muxarrak, erbiak, ahateak, amuarrainak, lertxunak...

 

Cantabria mendizerratik Kodes mendizerrara

 

 
 
   
                       Formularioa                                                                           Kontaktoa
 
 
 
 
   
 
Internet Explorer ez den beste nabegatzaile batez, agian txarto ikusiko duzu web gunea.